221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Udaleko alkate udalburuak urriaren 19ko 81/2018 Ebazpena eman zuen. Ondotik ematen da horren testu osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Itzako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/eu/ helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1.–Bakarra eta ausazkoa izanen da agiri bakoitzerako sortzen den kodea, baita horrek igorlearekin duen lotura ere.

2.–Segurtasun kriptografikoa izanen du, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea.

3.–Kode bidez autentifikatutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak lege-ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

4.–Toki entitatea identifikatutzat joko da, interneten duen web-orrian edo bestelako sarbide-puntuan berea gisa argitaratzen den informazioari dagokionez, horiek egoitza elektronikoen legezko izaera baldin badute.

Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Itzan, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1813076