221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Egoitza elektronikoa sortzea

Udaleko alkate udalburuak urriaren 19ko 80/2018 Ebazpena eman zuen. Ondotik ematen da horren testu osoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

1. Itzako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/eu/ helbide elektronikoan. Itzako Udala da interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Itzako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Itzako Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Itzan, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1813075