221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

9/2018 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak aho batez, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2018ko urriaren 23ko osoko bilkuran, 2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu gehigarria sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da, martxoaren 10eko Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2018ko urriaren 29an.–Alkateaordea, Daniel Oyarzabal Larraburu.

Iragarkiaren kodea: L1813279