221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

2019rako ekitaldiko karga-tasak eta tasak

Ezkarozeko Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, besteak beste, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

1.–2019rako karga-tasen eta tasen onespena.

Lehenbizikoa.–2019ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak eta tasak onestea.

–Lurraren gaineko kontribuzioa: zerga-tasa bakarra higiezin guztietarako, %0,35.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa %12,16ra igoko da, eta Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako gutxieneko koefizienteak bere horretan mantenduko dira.

–Ur horniduraren tasa: 0,60 euro/m³, gehi BEZa. Kuota finkoa: 12,10 euro, gehi BEZa. Hargune berriaren tasa, bere horretan mantenduko da: 180,30 euro.

–Etxerako egur epaitzak: 65 euro/epaitza.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea bere horretan geldituko da.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: urteko foru legeek ezarritako tasak.

–Lurzorua, lurgaina eta lurpea okupatzeko tasak, Iberdrolak, Endesak eta Enagasek ordaintzen dituztenak: NUKFak ezartzen dituen prezioak.

–Merkataritza ez egonkorra eta kalez kaleko salmenta: 30 euro/eguna.

–Obra-lizentziaren tasarako tarifak: Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan jasotako hirigintzako lizentziak eskatzeagatik (obra-lizentzia, lehen erabilerakoa, etab.): hirigintzako lehen txostena dohainik izanen da, eta lizentziarako egiten den gainerako txosten bakoitza Nasuvinsak igorritako tarifen arabera kobratuko da.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2018ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1813141