221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2018ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Enerizko Udalak, 2018ko urriaren 2an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zituen 3/2018 aurrekontu-aldaketa, mailegu bat amortizatzeko kreditu-gehigarriari buruzkoa, eta 4/2018 aurrekontu-aldaketa, udaletxeko gelako altzarietarako kreditu-gehigarriari buruzkoa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Eneritzen, 2018ko urriaren 24an.–Alkatea, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1812858