221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da ezen Castejongo Udalak ekonomia-jardueren gaineko 2018ko ekitaldi ekonomikoko zergaren ordainagiriak kobratuko dituela.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte herriko banketxeetan, ez beste inon.

Borondatez ordaintzeko epea heldu den 2018ko abenduaren 10ean bukatuko da.

Ordainketa helbideratu gabea duten interesdunen helbideetara igorriko dira ordainagiriak. Hala ere, zergadunak agiri hori ez badu jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

Likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

Castejonen, 2018ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1813092