221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Interesdunak epatzea, osoko bilkuretara bertaratzeagatik ordaindutako zenbatekoen atxikipenari buruz Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezturiko gora jotzeko 18-02142 errekurtsoan

Juan Ignacio Fernández Garciak gora jotzeko 18-02142 errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzaren 2018ko irailaren 5eko Ebazpenaren kontra. Ebazpena osoko bilkuretara bertaratzeagatik ordaindutako zenbatekoen enbargo judizialaren ondoriozko atxikipenari buruzkoa da. Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretua bete beharrez, Alkatetzaren 2018ko urriaren 26ko Ebazpenaren bitartez, aipatu espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea erabaki da, eta epatze deia egiten zaie balizko interesdunei auzitegi horretan agertzeko hamar egun balioduneko epean.

Carcarren, 2018ko urriaren 26an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1813096