221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Interesdunak epatzea, Haur Hezkuntzako lehen zikloko zentroaren zerbitzu-emakidaren kontratua luzatzeari buruzko gora jotzeko errekurtsoan

Caparrosoko Udalak gora jotzeko 18-01831 errekurtsoa jaso du, Eider Aicua Rodriguezek jarria, Osoko Bilkurak 2018ko uztailaren 16an hartutako erabakiaren kontra, Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) zentroaren zerbitzu-emakidaren kontratua luzatzeari buruzko erabakia alegia. Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea xedatu zen Osoko Bilkuraren 2018ko urriaren 25eko erabakiaren bitartez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian) xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da administrazio espedientean interesa izan dezaketen guztiek jakin dezaten. Honen bidez, epatzen zaie errekurtsoan agertzeko eta pertsonatzeko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10 zenbakian; sarrera Ezkirotz kaletik), errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Caparroson, 2018ko urriaren 26an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1813128