221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, eskola-umeei 2018-2019 ikasturtean kirol jarduerak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 421576.

OINARRIAK

Deialdi honen xedea da Berriobeitin erroldatutako pertsonei 2018-2019 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

Eskabideen aurkezpena:

Eskabideak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Udaletxearen plaza 1), jendea hartzeko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara, alegia.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Eskabidea.

2.–Diru-laguntzaren xede den jardueraren ordainagiria.

3.–Entitate antolatzaileak emandako frogagiria, ordainketa egin eta jarduera hasi dela ziurtatzen duena.

4.–2017ko errenta aitorpena.

Berriobeitin, 2018ko urriaren 30ean.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1813270