221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

13/2018 aurrekontu-aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko urriaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lagunak Udal Zerbitzuaren 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 13/2018 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu-gehigarria gaitzen da haren instalazioetan inbertsioak egiteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteei eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzei jarraitu beharko zaie espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduak bete daitezen.

Barañainen, 2018ko urriaren 26an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1813136