221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 420465.

A) Onuradunak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeak, ekimen publikoa edo pribatua dutenak; Barañainen egon eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aitorpena behar dute. Orobat, Barañaingo Euskaltegia.

B) Xedea: Barañaingo ikastetxeetako ikasle eta gurasoen prestakuntza integralari laguntzeko proiektu eta ekintzak sustatzea, ikasleen arteko harremanerako bilguneak sortzeko eta laguntasuna eta bizikidetza bultzatzeko, bai ikasleen artean bai gurasoekin dituzten harremanetan.

C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 20.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1812834