221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Gestor Purines Arakil ekonomia-intereseko taldea. Jarduera: jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, minden putzu berria eraikitzeko. Tokia: Arakilgo 12. poligonoko 249. lurzatia, Satrustegin.

Arakilen, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L1813082