221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen udal ordenantzan. Eranskinari K hizkia gehitu zaio. Hona hemen:

K.–Udalerriko bide publikoak okupatzeagatik, industrialdean, erabilera industriala egiteko (ekipamenduak, osagarriak edo produktu bukatua bildu edo biltegiratzea):

–1-150 m²: 3,5 euro/m²/hilabetea.

–151-750 m²: 1,75 euro/m²/hilabetea.

–751 m² edo gehiago: 0,75 euro/m²/hilabetea.

Bildu eta biltegiratzeko behar den azaleko perimetro osoa hartuko du okupaturiko azalerak.

Onespenaren iragarkia 2018ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuaren ondorioetarako, eta alegaziorik, eragozpenik eta oharrik jaso ez denez, aldaketa behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara.

Agoitzen, 2018ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813228