221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2018ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren 2. aldaketa. Horren bidez kreditu-gehigarria finantzatuko da, honela: 50.000,00 euro, diru-sarreren 7. kapituluko soberako diru-sarreren kargura, eta 22.660,43 euro, 2017ko kontuen diruzaintzako gerakinaren kargura, Agoizko Udalak egindako ekarpenarengatik. Espedientea jendaurrean egon da 2018ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 7an argitaratu ondotik, eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, alegaziorik, eragozpenik edo oharrik jaso ez denez, aurrekontu-aldaketa behin betiko onesten da. Hona hemen:

Gastuen partida:

–23906320000.–Bidezainen etxea egokitzea eraikinerako, 72.660,43 euro.

Diru-sarreren partidak:

–7670000.–Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa, 50.000,00 euro.

–Diruzaintzako gerakina, 22.660,43 euro.

Agoitzen, 2018ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813227