221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2018ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea plantilla organikoaren aldaketa, Agoizko Udaleko funtzionarioa den Andrés Aquerreta Apesteguiak egindako eskaera honen ondorioz: %10eko osagarria jasotzea zerbitzu anitzen arloan koordinazio eginkizunak egiteagatik.

Plantillaren aldaketa onetsia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Agoitzen, 2018ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813226