221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2018ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 3. aldaketa 2018ko ekitaldirako aurrekontuan. Horren bidez 1.000,00 euroko kreditu transferentzia eginen da “Zarikieta mendilerroan arkeologia lanak” izeneko partidatik, sortu berri den “Piriniotako erromatarren galtzadako lanak” izeneko partidara, 1.000,00 euroko zenbateko berberarekin.

Hortaz, beharrezkoa da kreditu transferentzia bat onestea aurrekontua betearazteko 10. oinarrian xedatuari jarraikiz, zeinaren bidez arautzen baitira kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak, indarrean den aurrekontuko konprometitu gabeko beste partida batzuetako kredituetan eginiko deuseztatze edo beheititzeen ondoriozkoak, baldin eta irizten bada horien zuzkidurak murrizten ahal direla behar den zerbitzua kaltetu gabe (10. oinarria, c letra).

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.

Agoitzen, 2018ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813225