221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Ordenantza, Ur hornidura arautzen duena. Hasierako onespena

Udalak osoko bilkuran 2018ko azaroaren 5ean hartu erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zen Ur hornidura arautzen duen ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Amillaon, 2018ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1813463