221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Lan eskaintza publikoa

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.g artikuluan ezarriarekin bat, eta kontuan harturik bertan jasotzen diren eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi direla, Alkatetzaren ekainaren 30eko 189/2015 Ebazpenaren bidez honako hau erabaki da:

1. Lizarrako Udalaren 2018ko ekitaldirako lan eskaintza onestea, urte horretarako plantilla organikoa behin betiko onetsi ondotik, jarraian zehazten den lanpostua betetzeko, lanpostu huts hori aipatu plantilla organikoaren barnean baitago:

6.5. Zerbitzu anitzetako enplegatua, funtzionarioen araubidekoa, oposizioaren edo oposizio-lehiaketaren bidez betetzekoa eta euskarazko B1 hizkuntza eskakizunarekin (merezimendu gisa). Lanpostu honen betetzea bat dator 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezartzen den ordezkatze-tasarekin.

Eskaintza hau handitzen ahalko da, dagokion hautapen prozesuak dirauen bitartean, hura hasterakoan dauden zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza hutsak gehituz, horretarako aukera ematen badu Estatuak administrazio publikoetarako finkatzen duen ordezkatze-tasaren portzentajeak.

2. Eskaintza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1813133