221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45/2018 EBAZPENA, urriaren 26koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita espediente administratibo bat, 332/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (prozedura arrunt gisa tramitatua). Logondi Comunicación SLk jarri zuen errekurtso hori, presuntzioz ezetsi egin baitzitzaion jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta errekurtso hori jarri zuen isilbidez ezetsi izanaren aurka lizentzien lehiaketarako deialdi eskaera, soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikaziorako.

2018ko irailaren 11ko idazkiaren bidez, zeina jaso baitzen urte horretako irailaren 24an, Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letraduak errekeritu zuen igor zedila 332/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari burtuzko espediente administratiboa (prozedura arruntaren bidetik tramitatu zen errekurtso hori). Logondi Comunicación SLk jarri zuen errekurtso hori, presuntzioz ezetsi egin baitzitzaion jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta errekurtso hori jarri zuen isilbidez ezetsi izanaren aurka lizentzien lehiaketarako deialdi eskaera, soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikaziorako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, letraduak espediente hori Salara igortzeko eskatu du, eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Horrenbertzez, abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz (haren bidez onetsi zen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa),

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea espediente administratibo bat, 332/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (prozedura arrunt gisa tramitatua). Logondi Comunicación SLk jarri zuen errekurtso hori, presuntzioz ezetsi egin baitzitzaion jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta errekurtso hori jarri zuen isilbidez ezetsi izanaren aurka lizentzien lehiaketarako deialdi eskaera, soinuzko irrati-hedapenerako ikus-entzunezko komunikaziorako.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Organo judizialari komunikatzea (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 38.1 artikuluan xedatuarekin bat) badela metatzeko modukoak izan daitezkeen bi errekurtsoren berri: prozedura arrunteko 331/2018 eta 391/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, Federación de Asociaciones Culturales Radiotelevisión Adventista España (FACRAE) izeneko elkarteak eta Topanga Comunicaciones SLk jarriak, hurrenez hurren.

4. Ebazpen hau igortzea Logondi Comunicación SLri, Lehendakaritzako, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 26an.–Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia ordeztuz (35/2016 Foru Agindua, uztailaren 22koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana), Juan José Balerdi Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F1813267