221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2018ko urriaren 15ean egin deialdiaren oinarri arautzaileena; deialdiaren helburua da ikerketarako laguntzak ematea. DDBN identifikazioa: 419509.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 419509.

Lehena.–Onuradunak: deialdian parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.

Bigarrena.–Xedea: Tuterako UHUNak, “La Caixa” eta “Nafarroako Kutxa” banku fundazioek babestuta, “2018ko Ikerketetarako Laguntzak” deialdia egin du, honako hauen arteko ikerketari laguntzeko: zentro elkartuko irakasle-tutoreak eta tutoretza arduradunak, koordinatzaileak, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiak (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleak (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiak eta zentro elkartuko AZLak ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskuragarri: www.unedtudela.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzak 4 ikerketa proiekturi emanen zaizkie, aurkezten diren 4 onenei zehazki. 2.000,00 euroko zenbatekoa emanen zaio bakoitzari, eta behin haiek gauzatuta, ikerketa-memoria bana aurkeztu beharko dute 2019ko abenduaren 1a baino lehen.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Seigarrena.–Beste datu batzuk: laguntzaren erdia ordainketa aurreratu gisa emanen da; gainerakoa, justifikazio ekonomikoa aurkeztu eta Tuterako UHUNak adostasuna eman eta gero. Emandako laguntza ekonomikoaren zenbatekoa hamabost eguneko epean justifikatu beharko da, proiektua aurkezteko azken egunetik hasita (2019ko abenduaren 1a).

Tuteran, 2018ko urriaren 15ean.–Partzuergoko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1813072