221. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2018ko urriaren 15ean ikerketa sari berezirako egin deialdiaren oinarri arautzaileena. DDBN identifikazioa: 419515.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 419515.

Lehena.–Onuradunak: deialdian parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.

Bigarrena.–Xedea: Tuterako UHUNak, “La Caixa” eta “Nafarroako Kutxa” banku fundazioek babestuta, “Tuterako UHUNeko 2018ko Ikerketa Sari Berezia” deialdia egin du, honako hauen arteko ikerketari laguntzeko: zentro elkartuko irakasle-tutoreak eta tutoretza arduradunak, koordinatzaileak, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiak (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleak (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiak eta zentro elkartuko AZLak ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskuragarri: www.unedtudela.es.

Laugarrena.–Zenbatekoa: sariaren zenbatekoa 4.000 eurokoa da, eta urte bakoitzeko deialdian finkatuko da zein izanen den diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa. Sariek ezin izanen dute gainditu deialdiaren urteari dagokion ekitaldian eta aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kreditua.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Seigarrena.–Beste datu batzuk. “Tuterako UHUNeko 2018ko Ikerketa Sari Berezia” deialdian parte hartzeko, banku-transferentzia bidezko ordainketa eginen da, saria emateko ekitaldiaren egunean, edo ondokoetan.

Tuteran, 2018ko urriaren 15ean.–Partzuergoko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1813071