152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez ziren izangaien zerrendak ere.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Amaia Nicholson Gorostiaga, Ane Doval Barronea, Paola Díaz Busto, Alejandra Gala Otal, Fernando Zubicoa Bañales eta Laura Parrado Fuentes jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela, zenbait modalitatetan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi baitziren, baita eskatutako baldintzak ez betetzeagatik onartu ez ziren izangaien zerrendak ere.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, honako espezialitate eta hizkuntzetako interesdunak epatzen dira:

–Maisu-maistrak:

  • Lehen Hezkuntza (euskaraz).

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak:

  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz eta euskaraz).
  • Matematika (gaztelaniaz).
  • Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz).
  • Alemana (gaztelaniaz).
  • Frantsesa (gaztelaniaz).
  • Ingelesa (gaztelaniaz).
  • Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelaniaz).
  • Esku-hartze Soziokomunitarioa (euskaraz).
  • Musika (gaztelaniaz).

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak:

  • Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelaniaz).
  • Merkataritzako Prozesuak (gaztelaniaz).
  • Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1809467