152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan eta eranskinetan atzemandako akatsen zuzenketaren aurka.

Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozeduran, 826 identifikazio-zenbakia duen foruzainak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Barneko zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 121/2018 Ebazpenaren aurka; ebazpen haren bidez zuzendu ziren Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 98/2018 Ebazpenak onetsi zuen deialdiaren oinarrietan eta eranskinetan atzemandako erroreak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko uztailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1809527