152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua bete beharrez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udalerri honetako bake epaile izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.

Muruzabalen, 2018ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Ignacio Valencia Garrues.

Iragarkiaren kodea: L1809160