152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, 2017-2018 ikasturtean musika ikasteko laguntza ekonomikoen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 408120.

Leozko Udaleko alkateak uztailaren 3an emandako 58/2018 Ebazpenaren bidez, 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi zen.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen B.3.2 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea 2017-2018 ikasturtean musika ikasketak egiten dituzten Leozko bizilagunei, honako hauetako batean egiten badituzte: Orbaibarko Musika Eskolan, Tafallako Musika Eskolan edo bestelako herrietako musika eskola batean, eskatutako musika tresnaren ikasketak ez badira aipatu bi horietan eskaintzen.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2018ko irailaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1809142