152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, 2017-2018 ikasturtean euskara ikasteko laguntza ekonomikoen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 408086.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen D.1 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, euskara ikastaroetara joan daitezen, B.3 puntuan aipatutako edozein modalitatetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://leoz.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Aurrekontua, gehienez ere, 1.000 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2018ko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 12an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1809141