152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, Orbaibarko udako igerilekuen abonamenduetarako laguntza ekonomikoen 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 408135.

Leozko Udaleko alkateak uztailaren 3an emandako 60/2018 Ebazpenaren bidez, Orbaibarko udako igerilekuen abonamenduak erosteko laguntza ekonomikoen 2018ko deialdia onetsi zen.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen B.3.2 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, 2018an Orbaibarko igerilekuetarako abonamenduak eros ditzaten.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2018ko irailaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2018ko uztailaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1809139