152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Alkatetza beste baten esku uztea

Udaleko alkateak, 2018ko uztailaren 16an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Uztailaren 24tik 31ra bitartean udalerritik kanpo egoteko asmoa dudanez, bidezko da eskudantziak eskuordetzea.

Horren ondorioz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietarako Raquel Fernández Ballesteros lehen alkateordea eskuordetzea, arestian aipatutako egun horietarako.

2. Horren berri ematea hurrengo osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Larragoan, 2018ko uztailaren 16an.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1809147