152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

52/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona.

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak lege horretan berean ezarritakoak izanen dira.

Bestalde, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen da ezen, arlo eta sektore jakin batzuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat finkatzen ahalko dela lanpostu hauek betetzeko: aurrekontu-zuzkidura izanik, 2016ko abenduaren 31tik atzerako hiru urtean edo gehiago aldi baterako kontratuekin eta etenik gabe bete izan diren lanpostuen %90 gehienez. Egonkortze prozesu horiek 2017ko ekitalditik 2019ko ekitaldira bitarte egiten diren lan publikoaren eskaintzetan aplikatuko dira. Prozesu horiek ebaztearen ondorioz, ezin izanen da inola ere ez gastua ez langile kopurua handitu; artikulatuta utzi beharko da prozesu horietan behin betiko beteko direla nahitaez, egiturazkoak izanik, aldi baterako kontratua duten langileekin beteak dauden lanpostuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako egonkortze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial hau 635 lanpostukoa dela guztira: 621 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak eta 14 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak. Lan eskaintza hau 2018ko egonkortze-tasari dagokio, aipatu 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, egonkortze-tasari dagokiona, guztira 635 lanpostu biltzen dituena: 14 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak eta 621 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak.

635 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina diru.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 45 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin dutelarik, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 18ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. 2018. urterako, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen 635 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat.6 artikuluan aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Osasun publikoko ikuskatzaileak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 9798, 9799, 67018, 67035 eta 67052 zenbakia dutenak.

–Erizainak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 66990, 66991, 66994, 70007, 71459 eta 71460 zenbakia dutenak.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71463 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 9800 eta 67775 zenbakia dutenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu Zentralak.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62038, 66061, 70143 eta 70727 zenbakia dutenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–OOLTko pediatrak: hemeretzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60185, 60320, 60426, 60459, 60830, 60832, 60891, 65733, 67380, 67844, 68475, 68706, 68892, 69439, 71315, 71317, 71469, 71470 eta 71471 zenbakia dutenak.

–Ospitalez kanpoko larrialdietako pediatrak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69411 eta 69414 zenbakia dutenak.

–OOLTko medikuak: hogeita bat lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60043, 60064, 60187, 60225, 60237, 60314, 60376, 60392, 60615, 60721, 60758, 60856, 60973, 60983, 61041, 68703, 69374, 69394, 71466, 71467 eta 71468 zenbakia dutenak.

–LZAko medikuak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69122, 69156 eta 69159 zenbakia dutenak.

–Erizainak: hirurogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60097, 60274, 60291, 60393, 60571, 60592, 60689, 60719, 60745, 60748, 60767, 60847, 60868, 60982, 61037, 61087, 65728, 65729, 65824, 66304, 66816, 67644, 68316, 68470, 68477, 68479, 69221, 69223, 69250, 69258, 69263, 69264, 69428, 69429, 70725, 71184, 71185, 71186, 71318, 71319, 71320, 71321, 71322, 71324, 71325, 71326, 71327, 71328, 71472, 71473, 71474, 71475, 71476, 71477, 71478, 71479, 71480, 71481, 71482, 71483, 71484, 71485, 71486, 71487 eta 71488 zenbakia dutenak.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 66862 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea

–Anestesia eta Konorteratzeko BFEak/albokoak: hemeretzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60465, 62449, 63009, 63039, 63082, 63135, 63243, 63517, 63643, 63838, 65614, 68466, 70559, 70626, 70627, 70631, 70632, 70633 eta 70634 zenbakia dutenak.

–Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70637 eta 70638 zenbakia dutenak.

–Kardiologiako BFEak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60591, 61221, 61825 eta 65294 zenbakia dutenak.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: zazpi lanpostu huts, A mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 61192, 61280, 62683, 64127, 65209, 67208 eta 71253 zenbakia dutenak.

–Ahoko eta Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62605 eta 64447 zenbakia dutenak.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BEFak/albokoak: hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60394, 60579, 60595, 60737, 61072, 63001, 63420, 63543, 64051, 64252, 64365, 64877, 65750, 68223 eta 69553 zenbakiak dutenak.

–Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoa 64111 zenbakia duena.

–Toraxeko Kirurgiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 68912 zenbakia duena.

–Endrokrinologia eta Nutrizioko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63337 eta 68171 zenbakiak dutenak.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70639 zenbakia duena.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63186 eta 70950 zenbakia dutenak.

–Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko BFEak/albokoak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63032, 63506, 68226, 69534, 70560 eta 70641 zenbakia dutenak.

–Medikuntza Intentsiboko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61830 eta 71257 zenbakia dutenak.

–Barne Medikuntzako BEFak/albokoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 9 63467, 70952, 70953, 71258 eta 71259 zenbakia dutenak.

–Nefrologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61324 eta 62794 zenbakia dutenak.

–Neumologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 67119 eta 70643 zenbakia dutenak.

–Neurokirurgiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61662 zenbakia duena.

–Neurologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63282 eta 70644 zenbakia dutenak.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BEFak/albokoak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60269, 60475, 60915, 63089, 63661, 65211, 65265, 65290, 67553 eta 71266 zenbakiak dutenak.

–Oftalmologiako BFEak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60782, 61063, 65319 eta 71267 zenbakia dutenak.

–Onkologia Medikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61436 eta 68915 zenbakia dutenak.

–Onkologia Erradioterapikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61660 zenbakia duena.

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 62864 zenbakia duena.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63343 eta 63381 zenbakia dutenak.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61195, 62019, 63665, 64666, 64979, 70650 eta 70651 zenbakia dutenak.

–Ospitaleko Erradiofisikako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 66132 zenbakia duena.

–Urologiako BEFak/albokoak: bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60861, 62847, 63636, 71272 eta 71273 zenbakia dutenak.

–Psikologo espezialista klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70955 zenbakia duena.

–Erizainak: 95 lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60221, 60260, 60299, 60639, 60870, 60882, 60991, 60995, 61120, 61165, 61201, 61287, 61298, 61372, 61373, 61374, 61581, 61593, 61604, 61815, 61854, 61949, 61957, 62057, 62282, 62339, 62350, 62368, 62412, 62484, 62765, 62772, 62793, 62805, 62830, 62836, 62863, 62873, 62890, 63199, 63284, 63383, 63389, 63419, 63463, 63549, 63571, 63584, 63600, 63619, 63629, 63691, 63712, 63758, 63763, 63867, 63906, 63997, 64143, 64148, 64292, 64303, 64389, 64638, 64653, 64697, 64706, 64797, 64845, 64960, 64981, 64984, 64991, 65076, 65273, 65380, 65845, 65857, 66190, 66198, 66466, 66698, 66702, 66703, 67142, 67143, 67158, 68099, 68584, 68689, 68744, 69500, 69625, 69776 eta 71490 zenbakia dutenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 63903, 63995, 64033, 64524, 64563, 65621, 67552, 71162, 71201, 71202, 71203, 71204 eta 71230 zenbakia dutenak.

–Fisioterapeutak: hemeretzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60744, 62775, 63136, 63274, 63340, 63746, 66741, 67282, 67757, 68101, 68674, 68675, 69025, 69491, 69609, 71171, 71172, 71173 eta 71241 zenbakia dutenak.

–Elikadurako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71338 zenbakia duena.

–Dietetikako teknikari espezialistak (DTEak): bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71339, 71340, 71342, 71344 eta 71345 zenbakia dutenak.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 68123, 68786, 70927, 71287, 71288, 71289, 71290 eta 71308 zenbakia dutenak.

–Erradiologiako teknikari espezialistak (ETEak): hamalau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 60141, 66274, 66275, 68553, 70825, 70826, 70827, 70846, 70967, 70968, 71242, 71291, 71292 eta 71491 zenbakia dutenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): laurogeita hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61186, 61296, 61431, 61569, 61570, 61595, 61664, 61696, 61747, 61771, 61839, 61874, 61914, 62212, 62290, 62349, 62609, 62835, 63062, 63188, 63507, 63536, 63565, 63701, 63724, 63879, 63910, 63928, 64047, 64079, 64105, 64128, 64200, 64255, 64319, 64340, 64375, 64397, 64425, 64479, 64517, 64623, 64688, 64708, 64722, 64734, 64750, 64758, 64759, 64764, 64920, 64937, 65042, 65081, 65130, 65162, 65192, 65213, 65251, 65252, 65254, 65301, 65428, 65496, 65499, 65554, 65557, 65558, 65569, 65674, 65682, 65685, 65716, 65805, 65807, 66711, 67164, 67178, 67181, 67184, 67186, 67250, 67253, 67256, 67931, 68019, 68024, 68026, 68160, 68353, 68376, 68378, 68933, 69818, 69819, 69821 eta 70697 zenbakia dutenak.

–Zeladoreak: hogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 63794, 63808, 63812, 64572, 64912, 65054, 65459, 65488, 65574, 66108, 66251, 66328, 66330, 66729, 66736, 67582, 67940, 68038, 68042, 68325, 68597, 68797, 70113 eta 70699 zenbakia dutenak.

Lizarrako Osasun Barrutia

–Anestesia eta Konorteratzeko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71505 zenbakia duena.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Tramutatologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoa 71334 zenbakia duena.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71331 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BEFak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63201, 63602, 70782 eta 71332 zenbakia dutenak.

–Mikrobiologia eta Parasitologiako BEFak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71333 zenbakia duena.

–Neumologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63844 zenbakia duena.

–OOLTko pediatrak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71053 eta 71506 zenbakia dutenak.

–Larrialdietako mediku albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71194 eta 71195 zenbakia dutenak.

–OOLTko medikuak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63006, 63233, 63555 eta 71221 zenbakia dutenak.

–LZAko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71220 zenbakia duena.

–Erizainak: hogeita hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62654, 62716, 62739, 62815, 62979, 63016, 63449, 63771, 63772, 66631, 66905, 67960, 68961, 68963, 69302, 69872, 69879, 69880, 69881, 71335, 71336, 71507 eta 71508 zenbakia dutenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 63318 eta 63344 zenbakia dutenak.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 63055 zenbakia duena.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71054 eta 71055 zenbakia dutenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 71509, 71510 eta 71511 zenbakia dutenak.

Tuterako Osasun Barrutia

–Alergologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70739 zenbakia duena.

–Anestesia eta Konorteratzeko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71512 zenbakia duena.

–Kardiologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 69929 zenbakia duena.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64840 eta 65615 zenbakia dutenak.

–Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64353, 64574 eta 64923 zenbakia dutenak.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69097, 70740 eta 71207 zenbakia dutenak.

–Geriatriako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70741 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70744 eta 70745 zenbakia dutenak.

–Onkologia Medikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 68289 zenbakia duena.

–Psikiatriako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 69922 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71209 zenbakia duena.

–Erreumatologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71210 zenbakia duena.

–Urologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71211 zenbakia duena.

–OOLTko pediatrak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65408 zenbakia duena.

–Larrialdietako mediku albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70748, 70749 eta 70750 zenbakia dutenak.

–OOLTko medikuak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 64438, 64562, 65084, 65149, 65474, 65658, 65667, 71189 eta 71212 zenbakia dutenak.

–LZAko medikuak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69329, 69332, 70798, 70799, 70800 eta 70975 zenbakia dutenak.

–Erizainak: Bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 70762, 70765, 70767, 70979, 70981, 71190, 71191, 71213 eta 71214 zenbakia dutenak.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71193 zenbakia duena.

Osasun Mentala

–Psikiatriako BEFak/albokoak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61388, 62041, 62132, 62547, 67528, 68679, 69081, 70128, 70129 eta 70132 zenbakiak dutenak.

–Psikologo kliniko espezialistak: bederatzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61133, 61435, 61852, 66020, 68292, 70050, 70051, 70137 eta 70557 zenbakia dutenak.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 61288, 61981, 68818 eta 68824 zenbakia dutenak.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (635) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo lekualdatze lehiaketa nazionaleko parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 45 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen esparruan: erizainen lanpostuetan, lanpostu bat.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen esparruan: 44 lanpostu, honela banatuak:

–Anestesia eta Konorteratzeko BFEak/albokoak: lanpostu bat.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu bat.

–Psikiatriako BEFak/albokoak: lanpostu bat.

–Erradiodiagnostikoko BEFak/albokoak: lanpostu bat.

–OOLTko pediatrak: lanpostu bat.

–OOLTko medikuak: 3 lanpostu.

–Psikologo espezialista klinikoak: lanpostu bat.

–Erizainak: 17 lanpostu.

Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak (emaginak): lanpostu bat.

–Fisioterapeutak: 2 lanpostu.

–DTEak: lanpostu bat.

–LTEak: lanpostu bat.

–ETEak: 2 lanpostu.

–EZLTak: 8 lanpostu.

–Zeladoreak: 3 lanpostu.

3. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1809368