152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketan

Lizarrako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

“10.–Akats materialaren zuzenketa onestea, bidezkoa bada, “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolako 2018ko prezio publikoen arauetan.

Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen azkeneko aldaketa “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoen 1.4 arauan. Epean inork alegaziorik aurkeztu ez zuenez, behin betiko onetsitzat jo zen, eta, horregatik, testua oso-osorik 2018ko 100. Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen, maiatzaren 25ean.

Argitalpenean akatsa zela oharturik, horren zuzenketa onetsi zen 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran.

“Julián Romano Ugarte” Musika Eskolako zuzendaritzak e-mail bat igorri zuen 2018ko ekainaren 12an. Bertan adierazten zenez, akatsak baziren musika-hizkuntzako eskolaldietan (ordubete astean, eta ez ordu erdi astean) eta bestelako eskaintzetako tarifetan (helduentzako ikastaroak). Argitzeak espedientean jaso dira.

Ekonomia Alorrak akats materiala egiaztatu zuen, txostenean adierazitako moduan. Beraz, kontuan izanik administrazio publikoek noiznahi zuzen ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskatua, haien egintzetan egindako akatsak (materialak, izatezkoak edo aritmetikoak), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta espedienteko gainerako agiriekin bat. Ikusirik Kontuen eta Ogasunaren informazio batzorde bereziak 2018ko ekainaren 29an eman irizpena, eta Osoko Bilkuraren eskumenez baliatuz, hura baita ukitutako erabakiaren organo arduraduna,

ERABAKI DA:

1. Ondoriorik gabe uztea 2018ko ekainaren 7ko osoko bilkuran onetsiriko zuzenketa.

2. Zuzentzea atzemandako akats materiala, 2018ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean, argitaratutako iragarkian oharturikoa, “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan izena emateko eta matrikulatzeko prezio publikoen 1.4 arauan aldaketa egiteari buruzkoa. Honela zuzentzen da:

I. eranskinean (Urteko kuotak, ikasleko):

JATORRIZKO ARGITALPENA

ZUZENDUTAKO ARGITALPENA

URTEKO ZENBATEKOA

URTEKO ZENBATEKOA

LEHEN ZIKLOA: 8 ETA 9 URTE

LEHEN ZIKLOA: 8 ETA 9 URTE

4.–1. maila. Nahitaezko ikasgaiak

4.1.–Musika-hizkuntza, 1. maila: 1/2 ordu/astea

801,90

4.–1. maila. Nahitaezko ikasgaiak

4.1.–Musika-hizkuntza, 1. maila: ordu 1/astea

801,90

4.2.–Instrumentua, 1. maila: 1/2 ordu/astea

4.2.–Instrumentua, 1. maila: 1/2 ordu/astea

4.3.–Abesbatza, 1. maila: ordu 1/astea

4.3.–Abesbatza, 1. maila: ordu 1/astea

HIRUGARREN ZIKLOA: 13-18 URTE

HIRUGARREN ZIKLOA: 13-18 URTE

HAUTAZKOAK, 6. MAILATIK 10.ERA

Musika-hizkuntza, 6. mailatik 10.era: ordu 1/astea

246,60

HAUTAZKOAK, 6. MAILATIK 10.ERA

Musika-hizkuntza, 6. mailatik 10.era: ordu 1/astea

246,60

Ganbera-musika: 1/2 ordu/astea

851,40

Ganbera-musika: 1/2 ordu/astea

851,40

Piano osagarria: 1/2 ordu/astea

851,40

Piano osagarria: 1/2 ordu/astea

851,40

Ahots/instrumentu taldea: 1/2 ordu/astea

851,40

Ahots/instrumentu taldea: ordu 1/astea

851,40

Musika-terapia: 1/2 ordu/astea

308,70

Musika-terapia: 1/2 ordu/astea

308,70

BESTELAKO ESKAINTZAK

BESTELAKO ESKAINTZAK

HELDUENTZAKO IKASTAROAK

HELDUENTZAKO IKASTAROAK

10.–Instrumentu-praktika

1/2 ordu/astea

308,70

10.–Instrumentu-praktika

1/2 ordu/astea

851,40

11.–Musika-hizkuntza

ordu 1/astea

851,40

11.–Musika-hizkuntza

ordu 1/astea

246,60

12.–Abesbatza eta ahots/instrumentu taldea

ordu 1/astea

246,60

12.–Abesbatza eta ahots/instrumentu taldea

ordu 1/astea

67,50

13.–Musika-terapia

1/2 ordu/astea

67,50

13.–Musika-terapia

1/2 ordu/astea

308,70

Lizarran, 2018ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1808986