152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkatetza beste baten esku uztea

TAOLaren 23. artikuluan eta AFEan horrekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, 2015eko ekainaren 19ko ebazpenean Alkatetza honek egin izendapenen ildotik, kanpoan naizen bitartean, 2018ko uztailaren 16tik 22ra, biak barne, lehen alkateorde Manuel Romeo Arnedok bere bizkar hartuko ditu jarduneko alkate udalburuaren eginkizunak, AFEaren 47. artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan, eginkizunak berriz ere neure gain hartuko baditut ere joan-etorrian ibiliz gero edo garaia baino lehen itzuliz gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2018ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1809169