152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetza beste baten esku uztea. Luzatzea

Udal honetako alkateak 546. Ebazpena eman du 2018ko ekainaren 16an. Hona hemen testua:

Alkatetzaren 520/2018 Ebazpenaren bidez, Alkatetzaren eginkizunak lehen alkateordearen esku utzi ziren, uztailaren 8tik 13ra bitarte.

Beharrezkoa da luzatzea alkatea udalerritik kanpo izanen den epea, bidezko arrazoiak direla eta, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez.

Beraz, azaldutakoa ikusirik eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Berta Arizkun Gonzálezi egindako eskuordetzea luzatzea, Alkatetzaren eginkizunetan aritzeko, 2018ko uztailaren 16tik 18ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioetarako.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2018ko ekainaren 16an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1809157