1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
INFORMAZIO PUBLIKOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurreneko fasea. Sustatzailea Sergio Monasterio Leon da.
Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0225-2018-000011 |
Instalazioa | Oilaskoak gizentzeko hegazti-ustiategia |
Sailkapena | 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa | 2B / 9., 9.1, |
1/2016 LED, abenduaren 16koa | Bat ere ez |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | Bat ere ez |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | Sergio Monasterio Leon |
Kokapena | 4. poligonoa, 1615. lurzatia, El Romeral parajea |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 630.226,000 eta Y: 4.690.573,000 |
Udalerria | Zarrakaztelu |
Proiektua | Gizentzeko oilaskoen plazak handitzea 32.000tik 64.000ra arte |
Baimena emateko eskuduna den organoa | Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimenen Bulegoa autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimenen Bulegoa Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak. –Telematikoa: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez: www.nafarroa.eus. –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen eraginaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm |
Iruñean, 2018ko ekainaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Iragarkiaren kodea: F1808603