152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

537E/2018 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala garatzeko Hiri-jarduketarako Plan Berezia behin betiko onesten duena. Plan berezi horrek O7 Ordenantza (“Etxarteko etxebizitzak”) eta 7.1 eta 7.2 unitate morfologikoak ukitzen ditu, eta sustatzailea Urbasa 1-127ko jabeen elkartea da.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 22an emandako 188E/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala garatzeko Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Plan berezi horrek O7 Ordenantza (“Etxarteko etxebizitzak”) eta 7.1 eta 7.2 unitate morfologikoak ukitzen ditu, eta sustatzailea Urbasa 1-127ko jabeen elkartea da.

Ebazpen hori 2018ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan, eta egunkarietan 2018ko apirilaren 11n, eta hilabeteko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko.

Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Udalez gaindiko Plan Sektorialak garatzeko plan bereziak tramitatzea eta onestea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1.d) artikuluaren arabera (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea aztertu duelarik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat, eta irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz (foru dekretu horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa),

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektoriala garatzeko Hiri-jarduketarako Plan Berezia. Plan berezi horrek O7 Ordenantza (“Etxarteko etxebizitzak”) eta 7.1 eta 7.2 unitate morfologikoak ukitzen ditu, eta sustatzailea Urbasa 1-127ko jabeen elkartea da.

2. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesibarko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Aditzera ematea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

Iruñean, 2018ko ekainaren 29an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1808748