152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1893/2018 Ebazpenaren aurka.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Vanessa Sainz de Murieta Razquin, María Montserrat Busto Iriberri, Lourdes Hidalgo Corriente, Araceli López Martinez, Lore Orozko Egiluz, Lydia Sánchez Castro, Myriam Buñuales Ugalde eta María Nieves Conde Duque jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1893/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren, baita gaztelania proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda ere, eta gaztelania maila neurtzeko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1809470