152. ALDIZKARIA - 2018ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

55/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 25eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea.

–Psikiatriako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat: funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71568 zenbakia duena.

–Psikologo klinikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71569 eta 71570 zenbakia dutenak.

–Terapeuta okupazionalak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71571 eta 71572 zenbakia dutenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1809490