2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiak, fagot eta kantu espezialitateetako irakasleak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu-biak 2018ko urtarrilaren 12koak-:
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, fagot espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, kantu espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi hauen oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 12an.–Giza Baliabideetako Zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1800665