132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkatetza beste baten esku uztea

Alkatetzak, ekainaren 25ean eman 63/2018 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den ebazpena onetsi zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Joaquín Olloqui Osesen esku uztea alkateari dagozkion eginkizun guztiak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarri bezala, 2018ko uztailaren 7tik 15era, alkatea oporretan egonen baita, kanpoan.

Bigarrena.–Eskuordetzeak bere ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, baita administrazio prozedurak hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena.–Organo ordezkariak egiten dituen kudeaketen eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, alkatetza honi, betiere, hala eskatzen zaion aldiro, eta aitzinetik, berriz, munta duten erabakietan, hala aipatzen baitu Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluak.

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udaleko Osoko Bilkurari emanen zaio egiten duen lehen bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan adierazi ez den guztian zuzenean aplikatuko da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan agindutakoa, ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.”

Argitara dadin igortzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin bat.

Pitillasen, 2018ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1808276