1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
14/2025 EBAZPENA, urriaren 23koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzearren 2026. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako.
Apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren bidez, alde batetik, errepide bidezko garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren, eta, bestetik, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua aldatu zen (2021eko 98. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 24koan). Horrez gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko apirilaren 18ko 2018/645 Zuzentarauak sartutako berrikuntzak Espainiako zuzenbidean txertatu ziren.
Errege dekretu horretan, hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko baldintzak eta prestakuntza etengabeko ikastaroak egiteko baldintzak arautu ziren, zeinak beharrezkoak baitira Europar Batasuneko edozein estatutan finkaturiko enpresen ibilgailuak Espainiako bide publikoetan gidatzeko; betiere, Gidarien Erregelamendu Orokorrean zehazten diren C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabe izatea eskatzen den kasuetarako.
Errege dekretu horren 16. eta 17. artikuluak aplikatuz, bidezko da Nafarroako Foru Komunitatean 2026. urtean aipatu ziurtagiria lortzeko eginen diren proben deialdia onestea.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 5. apartatuaren eta aipaturiko apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren 17. artikuluaren bidez emandako eskumenak erabiliz, Kudeaketa Atalak egindako proposamenari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzearren 2026. urtean Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako deialdia. Deialdiaren oinarriak eranskin gisa gehitu zaizkio ebazpen honi.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Kudeaketa Atalera eta epaimahaikideei igortzea.
4. Adieraztea ebazpen honek ez duela bide administratiboa amaitzen eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko urriaren 23an.–Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.
I. ERANSKINA.–ERREPIDE BIDEZKO SALGAI EDO BIDAIARI GARRAIORAKO ZENBAIT IBILGAILUREN GIDARIEN HASIERAKO KUALIFIKAZIOA FROGATZEN DUEN LANBIDE GAITASUNAREN AGIRIA LORTZEARREN 2026. URTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN EGINEN DIREN PROBETARAKO DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehena.–Izangaien betebeharrak.
Proba hauetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
–Nahitaezko ikastaroak gainditu izana, bai arruntak, bai trinkoak, azterketa egin aurreko urtebeteko epean gehienez ere, apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan xedaturikoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, errepideko garraiorako zenbait ibilgailuren gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautu ziren eta aldatu egin zen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua.
–Azterketara aurkezteko tasari dagokion zenbatekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan ordaindu izana. Tasa hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean ezarrita dago.
Bigarrena.–Eskaerak.
1. Azterketarako izen-ematea Garraioko eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da, "https://sede.mitma.gob.es" webgunean, eskaera-orria erantsiz, behar bezala beteta eta sinatuta, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan azterketara aurkezteko tasaren zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria ere. Banketxeari tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea egoitza elektronikoaren bidez garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.
2. Izangaiak prestakuntza ikastaroa bukatu ez badu ere, azterketa egiteko izena emateko aukera izanen du, baldin eta ikastaro hori eskaeretako akatsak zuzentzeko epea iragan baino lehen bukatzen bada eta agintaritza eskudunak baliozkotzen badu, eta epe horretan Administrazioaren aurrean modu fede-emailean frogatzen badu ikastaroa gainditu duela.
3. Eskaera-orriak eta tasen ordainketak, izena zein azterketatarako eman den, soilik hartarako balioko dute, eta, beste azterketa bat gehiago egin nahi izanez gero, beste eskaera-orri bat bete beharko da, eta dagokion tasa ordaindu.
Hirugarrena.–Epeak.
Oinarri hauen III. eranskineko taulan ageri dira eskaerak aurkezteko epeak.
Deialdi honetako probak egiteko datetan, ordutegietan eta/edo lekuetan aldaketaren bat eginez gero gerora sortutako arrazoiengatik, deialdiaren fitxan horren berri emanen da.
Laugarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta probak egiteko tokia eta ordutegia argitaratuko dira Nafarroako Gobernuaren atarian: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/examen-para-obtener-el-certificado-de-cualificacion-inicial-cap-2026 Informazio hori argitaratzeko egunak oinarri hauen III. eranskinean azaltzen dira, deialdi bakoitzerako.
Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, eta, bidezkoa bada, akatsak zuzendu, oinarri hauen III. eranskinean proba bakoitzerako adierazten den eguna bitarte.
Onartutako eta baztertutako izangaien betiko zerrendak ere oinarri hauen III. eranskinean proba bakoitzerako adierazten diren datetan argitaratuko dira.
Bosgarrena.–Proben nondik norakoak.
Izangaiek nortasun agiri nazionala edo, epaimahaiaren arabera, beren nortasuna modu sinesgarrian egiaztatzen duen beste agiri bat aldean dutela agertu beharko dute probetara.
Inola ere ez da baimenduko telefono mugikorrak, ekipo eramangarriak edo elektronikoak eta, oro har, hari gabeko telekomunikazioko gailuak edo informazioa emateko edo jasotzeko bestelako gailuak erabiltzea. Gailu horiek erabiliz gero, izangaia berehala kanporatuko da azterketatik, eta proba baliogabetu eginen da.
Seigarrena.–Azterketaren egitura eta kalifikazioa.
1. Azterketaren gaiei, proben egiturari eta horien kalifikazioari dagokienez, Errepide bidezko garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dituen apirilaren 20ko 284/2021 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.
2. Azterketak test motako 100 galdera izanen ditu, eta galdera bakoitzak lau erantzun aukeran, 284/2021 Errege Dekretuaren I. eranskineko A) letrako 1. atalean eta 2. edo 3. ataletan jasotako gaien edukiari buruzkoak, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.
Galdera horietatik hogeita bost I. eranskinaren A) letrako 2. edo 3. ataletan arautzen den nahitaezko prestakuntza espezifikoari buruzkoak izanen dira, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.
Edonola ere, azterketan I. eranskinaren A) letrako 1. atalean eta 2. edo 3. ataletan adierazitako helburuetako bakoitzari buruzko galdera bat izanen da gutxienez, kasuan kasuko gidabaimen motaren arabera.
3. Erantzun zuzenei puntu bana emanen zaie eta oker erantzundako bakoitzeko 0,5 puntu kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere. Azterketa gainditzeko 50 puntu lortu behar dira gutxienez.
4. Ariketa egiteko, bi ordu izanen dira gehienez.
5. Bidaiari garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiriaren titularrak diren gidariek, salgai garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko azterketa egitea eskatzen badute, eta salgai garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiriaren titularrak izanik bidaiari garraiorako lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko azterketa egitea eskatzen duten gidariek I. eranskinaren A) letrako 2. atalean edo 3. atalean araututako nahitaezko prestakuntza espezifikoari dagokion azterketaren zatia bakarrik egin beharko dute, gidabaimen motaren araberakoa.
Kasu horietan, azterketa test modukoa izanen da. 25 galdera izanen ditu, eta horietako bakoitzak lau erantzun. Erantzun zuzenak puntu banarekin baloratuko dira eta erantzun oker bakoitzarengatik 0,5 puntu kenduko da. Erantzun gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik emanen, ezta kenduko ere. Azterketa gainditzeko 12,5 puntu lortu behar dira gutxienez. Ariketa egiteko, 30 minutu izanen dira.
Zazpigarrena.–Epaimahaia.
Probak gidatuko dituen epaimahaia kide hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua:
Santiago Alemán Carrica jauna, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa:
Raquel Remírez Barragán andrea, Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikideak:
María Aránzazu Murillo Zabalza andrea, Kudeaketa Ataleko burua.
Ana Serrano Herrera andrea, Garraio Baimenen Bulegoko burua.
Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
Ordezkoak:
Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Mugikortasun, Logistika eta Garraio Ataleko burua.
Javier Jesús Vitrián Conde-Salazar jauna, Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.
María Begoña Goñi Encinas, Garraioko Zehapenen Bulegoko burua.
–Idazkaria:
Oscar Molviedro Barea jauna, Deialdien eta Txartelen Bulegoko burua.
Ordezkoa:
Loreto Gabari Sorozabal andrea, Garraio Jarduerak Kudeatzeko Bulegoko burua.
Zortzigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.
1. Ariketak kalifikatzen bukatu ondoren, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/examen-para-obtener-el-certificado-de-cualificacion-inicial-cap-2026), eta Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko dio.
2. Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.
II. ERANSKINA.–GIDARI PROFESIONALEN HASIERAKO KUALIFIKAZIOA FROGATZEN DUEN GAITASUNAREN AGIRIA LORTZEKO AZTERKETA
2026ko deialdia
Eskaera-orria.
LEHEN DEITURA | BIGARREN DEITURA | IZENA | NANa |
| | | |
JAIOTEGUNA | JAIOTERRIA | NAZIONALITATEA | TELEFONOA |
| | | |
HELBIDEA (etorbidea, kalea, plaza...) | HERRIA | PROBINTZIA | POSTA KODEA |
| | | |
IKASTAROA ZER ZENTROTAN EGIN DUEN | IKASTAROAREN BUKAERA EGUNA | IKASTARO MOTA |
| | Arrunta / Azkartua |
ESKATZEN DUT onar nazatela errepide bidezko salgai edo bidaiari garraiorako zenbait ibilgailu gidatzeko lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetan, zeinen deialdia onetsi baitzen Nafarroako Gobernuko Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak urriaren 23an emandako 14/2025 Ebazpenaren bidez, eta 2025eko ..... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, 2025eko azaroaren .......(e)koan; zehazki, modalitate honetan:
HASIERAKO KUALIFIKAZIOA | SUSTAPENA |
Salgaiak | Salgaiak |
Bidaiariak | Bidaiariak |
X jarri zer mota aukeratzen duzun adierazteko. |
..............................................(e)n, 2026...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.
Sinadura:
Eskaera-orri honekin batera, azterketa-eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da.
III. ERANSKINA.–AZTERKETAK EGITEKO, ESKAERAK AURKEZTEKO, BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO, AKATSAK ZUZENTZEKO ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK ARGITARATZEKO DATAK
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA | BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK ETA AZTERKETA EGITEKO ORDUA ETA TOKIA ARGITARATZEA | ZUZENKETAK EGITEKO AZKEN EGUNA | BEHIN BETIKO ZERRENDEN ARGITALPENA | AZTERKETA EGUNA |
2026-01-02tik 2026-01-21era | 2026-01-23 | 2026-02-06 | 2026-02-11 | 2026-02-14 |
2026-03-02tik 2026-03-20ra | 2026-03-30 | 2026-04-17 | 2026-04-22 | 2026-04-25 |
2026-05-04tik 2026-05-22ra | 2026-05-29 | 2026-06-12 | 2026-06-17 | 2026-06-20 |
2026-07-13tik 2026-07-31ra | 2026-08-07 | 2026-08-21 | 2026-08-26 | 2026-08-29 |
2026-09-07tik 2026-09-25era | 2026-10-02 | 2026-10-16 | 2026-10-21 | 2026-10-24 |
2026-11-02tik 2026-11-20ra | 2026-11-27 | 2026-12-11 | 2026-12-16 | 2026-12-19 |
Iragarkiaren kodea: F2514105