109. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2018ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Metautenen, 2018ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1806984