88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Bake epaile ordezkoa hautatzeko deialdiaren hasiera

Abaigarko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

“Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak erabaki du prozedura abiaraztea udalerri honetako bake epailea ordezkoaren kargua hautatzeko.

Beraz, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan (166. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1995eko uztailaren 13koa) xedatuari jarraikiz, Osoko Bilkurak, aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.–Udalerri honetako bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko deialdi publikoa onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bigarrena.–15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udal bulegoetan, NANaren fotokopiarekin batera; horietan, betiere, adierazi beharko dute lanbidea eta etxebizitzaren helbide postala eta erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Hirugarrena.–Ohartaraztea ez bada inor interesaturik azaltzen, Udalbatzak libreki hautatu ahalko duela.”

Abaigarren, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.

Iragarkiaren kodea: L1704645