88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

237/2016 prozedura. 285/2016 epaia

Iruñean, 2016ko abenduaren 22an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere Barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 237/2016 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Servicios de la Comarca de Pamplona SAk sustatu du María Socorro de la Cuadra Salcedo Gayarre andrearen aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla eta. Auzi-jartzaileak Miguel Leache Resano prokuradore jauna izan du ordezkari eta Javier Huarte Sobrino legelari jauna laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Servicios de la Comarca de Pamplona SAk María Socorro de la Cuadra Salcedo Gayarre andrearen aurka jarritako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut zazpi mila bederatziehun eta laurogeita hiru euro eta hamasei zentimo (7.983,16 euro) ordaintzera auzi-jartzaileari, gehi demanda jarri zen egunetik sortutako legezko interesak, eta, orobat, alderdi demandatua kondenatzen dut, berariaz, kostuak ordaintzera, ez baita bidezko aldez aurreko entzunaldian egin gogo zen handitzea egintzat hartzea, ezertan galarazi gabe auzi-jartzaileak bide prozesal egokia baliatuz bere uzia aurrera eramateko duen eskubidea.

Jakinaraz eta ohartaraz bedi ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, idatziz, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta María Socorro de la Quadra Salcedo Gayarre andrea non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2017ko martxoaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1703748