88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Delitu arinen gaineko judizioa, 662/2016

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

27/2017 epaia.

Lizarran, 2017ko martxoaren 3an.

María del Pilar Ferrer Frías andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arin bat (ebasketa) dela-eta Gheorghe Nicolae Ciobanu salatuaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko delitu arinen gaineko 662/2016 judizioan (delitu arinen gainekoa). Salatzailea María Carmen Preciado Marín da, eta Fiskaltzak parte hartu du auzian.

Epaitza: Gheorghe Nicolae Ciobanu jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 234.2 artikuluan aurreikusia eta zigortua dagoen ebasketa-falta arin baten egilea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik ez baitago, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eguneko sei euroko kuota ezarrita; hau da, guztira 180 euroko (ehun eta laurogei euroko) isuna ordaintzera. Ordaindu ezean edo kaudimenik ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaintzen ez diren bakoitzeko, egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio.

Erantzukizun zibil gisa, lapurtutako botilak Nafarroako Foruzaingoak baldin baditu (Polizia Judizialaren Lizarrako Taldea), María Carmen Preciado Maríni itzuli beharko zaizkio, eta Foruzaingoaren esku ez badaude, Gheorghe Nicolae Ciobanuk 28,50 euroko kalte-ordaina eman beharko dio María Carmen Preciado Maríni. Hori epaiaren betearazpenean zehaztu beharko da. Gheorghe Nicolae Ciobanu kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Gheorghe Nicolae Ciobanuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2017ko martxoaren 20an.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: J1703530