88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irurtzunen, 2017ko apirilaren 6an.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Ainara Ayestaran Ijurko.

Iragarkiaren kodea: L1704623