88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2017ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia argitaratu zen Kontzejuaren iragarki oholean eta 2016ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.-1 artikuluan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202-.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 116.958,24 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 458.525,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 63.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 440.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.078.983,24 euro.

SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 93.806,99 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 53.300,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 773.920,45 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 158.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.079.027,44 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2017ko apirilaren 4an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1704351