88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Ezkontza zibila egiteko Alkatetzaren ahalmena beste baten
esku uztea

2017ko maiatzaren 27an ezkontza zibila eginen da Muruzabalgo Udalean. Ezkontza hori Muruzabalgo Udaleko zinegotzi Javier Bernal Echeverría jaunak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Muruzabalgo Udaleko alkate udalburuak, 2017ko martxoaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

1. Javier Bernal Echeverría zinegotzia eskuordetzea aipatu ezkontza egiteko.

2. Eskuordetze hau adierazitako egun horretarako da.

Muruzabalen, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, José Ignacio Valencia Garrues.

Iragarkiaren kodea: L1704357