88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa Plan Berezi Independentean, Bajocampo eta Campolarraga alderdietan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2017ko apirilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Plan Berezi Independentearen aldaketa, Bajocampo eta Campolarraga alderdietan lanabesen etxoletarako eremu bat ezartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70, 71, 72 eta 75. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1704607