88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

Leozko Udaleko alkateak ebazpena eman zuen, apirilaren 4an. Hona hemen haren testua:

Leozko alkateak, apirilaren 4ko 53/2017 ebazpenaren bidez, Raquel Recalde Murillo zinegotziaren esku utzi du 0004368-6/2016 espediente zenbakiarekin tramitatu den ezkontza zibila egitea.

Arrate Febrero Vadillo, Leozko Udaleko alkatea.

Ikusirik Iruñeko Erregistro Zibilak 0004368-6/2016 zenbakiarekin tramitatu duen espedientea, Udal honetara bidalia izan dena, ezkontza hemen egin dadin.

Ikusirik ezkongaiek egin duten eskaera, 2017ko maiatzaren 12rako aurreikusitako beren ezkontza Raquel Recalde Murillo zinegotziak baimendua izan dadin.

Kontuan harturik Kode Zibilaren 51. artikuluak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak eta ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak ezkontza zibilak baimentzeko edo haiek egiteko ahalmena eskuordezteko 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.

Horiek horrela eta kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan ezarritako aginduak,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Raquel Recalde Murillo zinegotziaren esku uztea 0004368-6/2016 espediente zenbakiarekin tramitatu den eta 2017ko maiatzaren 12an Leozko Udaletxean izanen den ezkontza zibila egitea.

Bigarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpen honen datatik aitzina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari haren berri ematea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Iratxetan (Leotz), 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1704611