88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Xehetasun azterlana eta finken normalizazioa Lizarragako
20. poligonoko 449 lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

2017ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen xehetasun azterlana eta finken normalizazioa. Juan Fermín Goñi Iturrik sustatu du Lizarragako 20. poligonoko 449. lurzatian dauden lerrokadurak, sestrak eta bolumenen antolamenduak finkatzea eta lurzatia zedarritzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ardatzen, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1704347