88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Udalkideen ordainsariak

Iguzkitzako Udalak, 2017ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Azterturik 23/2003 Foru Legea, karguan aritzeagatik euren zinegotziei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta ikusirik udal bakoitzari dagozkion kopuruak 21/2016 Foru Legearekin eguneratu direla, Funtsaren portzentaje berean, aho batez onetsi da:

A) Alkateak 2017an izanen duen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 9.014,83 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarra duen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da, eta urtean 300 ordu izanen dira guztira.

B) Zinegotziek 60 euro gordin izanen dituzte osoko bilkura arruntetara nahiz berezietara joateagatik, eta urtean, gehienez ere, 9 bilkurako muga izanen da. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

C) Erabaki hau urtero berretsiko da.

D) Aipatu diren kopuruak urtero eguneratuko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

E) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki oholean paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iguzkitzan, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1704354